100 bat pertsona bildu ziren atzo gauean torturaren kontrako hitzaldi eztabaidan / Une centaine de personnes a assisté au débat sur la torture hier soir

Publié le par Euroaginduari EZ

cimg0497.jpg

Egun osoan zehar jende anitz hurbildu zen atzo Izpurako Fauxtin Bentaberri gelan burutzen ari giren itxialdira. 12:00tako elkarretaratzean 67 pertsona bildu ginen eta 19:00takoan 103.

Gaueko hitzaldira 100 bat pertsona hurbildu ziren. Euskal Herrian eta orohar munduan zehar gertatzen diren tortura kasuak izan genituen aipagai. Muriel Lucantis Askatasunako kideak urteetan zehar Euskal Herrian bizi dugun egoera beldurgarriaren berri eman zuen :
-50 urtetan, 10.000tik gora tortura kasu izan dira
-30 urtetan 12 pertsona hil dira torturapean
-2010an 63 tortura salaketa (astero bat baino gehiago)

Tortura salaketek, burutzen ari giren ekimenarekin lortura zuzena dute :
-8 gazte hauen kontrako akusazioak torturapean egindako adierazpenetan oinarritu dira.
-Ipar Euskal Herrira etortzeko erabakia torturatuak izateko arriskuaren aitzinean hartu dute.
-Euroagindua bera, tortura gordetzeko eta ukatzeko tresna bat da, defentsa eskubidea ezabatuz.

Xabi Larraldek bere aldetik, nazioartean Frantziak torturaren aplikazioarekin izan duen lotura zuzena aipatu zuen, bereziki Baionan kokatua den RPIMa-k jokatu izan duen papera. Halaber, sistema neoliberalak funtzionatzeko, torturaren erabilera sistematikoa, sistema neoliberalaren eskemetan kokatuz.

 

Bestalde, interpelazio lanak ere segitzen du, talde bat hautetsi eta eragile sozial eta politiko guztiak deitzen ari da. Lan honen bilana ostiraleko prentsaurrekoan emanen da.

 

Hurrengo hitz-orduak:


Egunero 12tan eta 19tan elgarretaratzea D.Garazin
Ostegun arratsean hitzaldia Gazte Mugimenduari buruz
Ostiralean 19:00tan manifa D.Garazin eta ondotik kontzertua

ZATOZTE DENAK BABESA EMAN ETA SUSTENGUA ERAKUSTERA

 

Toute la journée d'hier, des gens tant d'Hego que d'Ipar Euskal Herria ont rendu visite aux 8 jeunes qui ont choisi de passer la semaine à Ispoure malgré le risque d'arrestation sur le base de mandats d'arrêt européens. 67 personnes ont participé au rassemblement d'hier midi, 103 hier soir et 59 ce midi.

Une centaine de personnes ont également assisté à la soirée débat sur la torture. Muriel Lucantis, porte-parole d'Askatasuna, a rappelé la réalité effroyable d'Euskal Herria dans ce domaine:
Plus de 10.000 cas de torture en 50 ans en Euskal Herria
12 tuées sous la torture en 30 ans
63 cas de torture en 2010 soit plus d'un par semaine.

Elle a ensuite expliqué en quoi la question de la torture est fortement liée à la situation de ces huit jeunes, notemment parce que
–    ils sont ici après avoir fui la torture
–    Les mandats d'arrêt contre eux ont été lancés à partir des témoignages d'autres torturés
–    Le mandat d'arrêt européen est un moyen juridique de dissimuler cette réalité, puisque sur l'argument que c'est un accord entre “pays démocratiques”, les tribunaux n'examinent plus le fond des dossiers mais seulement la forme, supprimant de faut tout droit de se défendre.

Xabi Larralde est également intervenu, expliquant d'une part que l'usage de la torture est fortement lié au système capitaliste et néo-libéral et d'autre part que l'Etat français, même s'il évite les cas trop voyants sur son propre territoire, est aussi un spécialiste de ces pratiques barbares. Il a donné de nombreux exemples, de la guerre d'Algérie aux centre de formation actuels où les français sont reconnus comme experts dans ce domaine dans le monde entier.

Par ailleurs, le travail d'interpellation des élus et des différents acteurs politiques et sociaux continue, un groupe se consacrant entièrement à ce travail. Un bilan des réponses obtenues sera fait dans une conférence de presse vendredi.

Les rendez-vous à venir:

Chaque jour, rassemblement à 12h et 19h à Ispoure ou Donibane-Garazi       
Jeudi soir, soirée débat sur le mouvement des jeunes
Vendredi 19h manif à St Jean Pied de Port concert

VENEZ NOMBREUX APPORTER VOTRE SOUTIEN!

Commenter cet article