Aurore Martin aske utzi dute eta auziaren emaitza gaur zortzi emanen dute

Publié le par auroremartin.over-blog.com

Kazeta.info  2010ko azaroaren 16a  11:49

Kazeta.info20101116

Aurore Martinen aurka Madrilgo Auzitegiak aurkeztutako bigarren euroaginduari buruzko auzia burutu da gaur goizean Pauen. Goizeko bederatziak jota hasi da prozesua eta 10.45etan Batasunako mahaikidea berriz eraman dute auzitegitik. Azaroaren 23an ezagutuko da emaitza, baina anartean militante baxenafarra kontrol judizialpean aske utzi du jujeak prokuradorearen iritziare kontra. "Estatuen arteko konfidantza" argudiatuz Estatu frantsesean legala den erakunde politiko baten militantea espainiaratzearen alde mintzatu da prokuradorea. Martin berak hitza hartu du auzia errefusatzeko eta, bere abokata bezala, militante politiko gisa jarduera guziz publikoa burutu duela nabarmendu du. 85 bat lagun Biarnoko hiribururat joan dira militante baxenafarrari sostengua eramateko.

Ohikoa denez, euroagindu auzia azkar pasatu da Pauen. Sei hilabete bueltan bi euroagindu aurkeztu ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak Aurore Martin Batasunako mahakidearen aurka. Lehena errefusatua izan zen iragan ekainean, eta gaur Paueko auzitegian aztertua izan den bigarren eskaerari buruzko erabakia heldu den azaroaren 23an jakinaraziko du jujeak. Aitzinetik, militante baxenafarra espetxean sartu zutenean Amaia Rekarte bere abkatak aurkeztu zuen askatasun eskaerari erantzun beharko dio auzitegiak.

Prokuradoreak Martinen behin behineko askatasun eskaera errefusatzea eskatu du. Hortaz gain "estatuen arteko konfidantza" argudiatuz Estatu frantsesean legala den erakunde politiko baten militante espainiaratzearen alde mintzatu da. Espainiako Auzitegi Nazionalak Batasunaren aurka zabalik duen prozeduran "urtebete goitiko kartzela zigorra eskaerak jasotzen direnez" emazte mauletarra Madrilen esku uztea "neurri normala" dela gaineratu du prokuradoreak.

Martin berak hitza hartu du auzia errefusatzeko, bere behin behineko kartzelaldia salatzeko eta, bere abokata bezala, militante politiko gisa burutu duen jarduera guziz publikoa izan duela nabarmentzeko.

Rekartek azpimarratu duenez, iragan ekainean aurkeztu berme berdinak mahaigainean ezarririk aske utzi zuten orduan Martin eta oraingoan espetxean sartu dute. Hori agerian utzi ondoren, militante baxenafarrari Baionan eta Ustaritzen prentsaurreko edo biltzar publikoetan parte hartzeagatik zigortzeko asmoa salatu du.

Rekartek, bestalde, Martinen balizko espainiaratze horrek ukanen dituen ondorio larriak azpimarratu ditu. Berez, "ateak zabalik" litzakeke "Iparraldeko beste hainbat militante" estatu frantsesean legala den jarduera politikoa burutzeagatik Madrilen jujatuak izaiteko. Martinen aurka aurkezturiko euroaginduan janeko bertze bi militanteen izenak aioatuak direla azaldu du abokatuak. Rekarteren ustez, Paueko auzitegiak euroagindu hau onartuz gero Batasuna estatu frantsesean legez kanpo uzteko nahikeria indartuko luke.

Mobilizazioa gaur Pauen eta larunbatea Baionan
Joan den larunbat goizean Baionan, eragile politiko eta sozial ezberdinek, prentsaurreko bat burutu zuten Aurore Martin militante abertzaleak "jasaten duen jazarpena" salatzeko. Bertan beraien desadostasuna erakutsi dute,Espainiako Auzitegi Nazionalak bigarren aldiz, bidalitako euro aginduaren eskaeraren aitzinean, eta Batasunako militantea berehala askatzea eskatu dute.

Xabi Larralde eta Jean-Claude Agerre Batasunako kideek azpimarratu zutenez, Parise jada urrunegi joan zela Martin espetxearekin eta "probokaziotzat" jo dute militante abertzalearekin gertatutakoa, are gehiago Euskal Herrian prozesu demokratiko bat abiatzeko aurrepausuak egiten ari direla konduan hartuta.

Heldu den larunbatean manifestazioa izanen da Baionan auzi berri hau salatzeko. Bestalde, gaur goizean, Pauen, 85 bat lagunek haien sostengua erakutsi diote Paueko auzitegiaren atarian Eiherelarreko bizlagunari.

Publié dans Prentsa

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article