Aurore Martin espainaratua izanen dela jakin ondoren lehen mobilizazioak gaur iluntzean igaroko dira

Publié le par Euroaginduari EZ

Kazeta.info 2010/12/17

 

Pariseko Kasazio Epaitegiak ontzat eman du Paueko auzitegiak Aurore Martin Batasunako mahaikide ohia espainaratzeko emandako urratsa. Ebazpen honen ondorioz, militante politiko baxenaparra ondoko egunotan Madrilgo Auzitegi Nazionalaren eskutan utziko dute ezker abertzalearen aurkako auzian prozesatua izateko. Lehen aldia da Parisek frantziar nazionalitatea duen herritar bat beste estatu baten eskutan uzten duela. Jakin behar da gainera Martini leporatzen dizkioten jarduera politikoak legezkoak direla estatu frantsesean. Kasazioko epaitegiaren erabakia ezagutu eta gero arrats huntan Askatasunak prentsaurrekoa emanen du Baionan eta lehen mobilizazioak gaur iluntzean bertan igaroko dira Maulen (Kurutze Xurian, 18.00tan), Donibane Garazin (Herriko Etxea, 19.00tan) eta Hendaian (Pausun, 19.00tan).

Paueko dei auzitegiak joan den azaroaren 23an harturiko erabakia aitzat hartu du Pariseko Kasazio Epaitegiak. AFP agentziak jakitera eman duenez, dei auzitegi horrek azteazkenean hartu zuen frantziar berri agentziak ostegun iluntzean plazaratu duen erabakia.

Publié dans Prentsa

Pour être informé des derniers articles, inscrivez vous :
Commenter cet article